eues
Tf. 943 65 46 01 / Dir. Nafarroa etorbidea 1, TOLOSA
eues
Tf. 943 65 46 01 / Dir. Nafarroa etorbidea 1, TOLOSA

Esperientzidun profesionalak
eta azken teknologiak

Ematen dugun zerbitzua zabaltzeko eta hobetzeko, berrikuntzaren aldeko apustua egin dugu Etxebeste klinikan, osasuna eta estetika oinarritzat hartuta.

Kirurgia-eskaintzaren aukera zabalagoa da orain. Teknologia kliniko berriarekin eta lantaldeko kideen espezializazioaren aniztasunarekin, zure kasuak behar duen tratamendua zehazten dugu, prebentziotik hasi eta hortzeria berritzeraino.

P.A.D.I. programa

Behin betiko hortzak zaintzeko

padi

7 eta 15 urte bitarteko haurren eta gazteen aho-hortz osasuna zaintzeko Eusko Jaurlaritzaren programa da, eta urteroko azterketa, prebentzio eta konponketak jasotzen ditu. Haurtzaroa eta nerabezaroan funtsezkoak dira hortzeria osasuntsua izateko.

Horregatik PADI barruan behin betiko hortzak zaintzeko ondorengo tratamenduak sartzen dira: pitzadurak zigilatzea, txantxarrak eta traumatismoak tratatzea, lehen hortzaldiko hortz-haginak ateratzea, larrialdiak artatzea, urteroko azterketa (edo maizago, beharren arabera), orientabidea, prebentzio eta klinika aholkularitza, etab. Bigarren, eta behin betiko hortzeriari dagokion programa izanik, ez ditu barruan hartzen esnezko eta lehen hortzeriaren piezen tratamendu gehienak, ezta ortodontziak ere.

INPLANTEAK

Kalitatearengatik apostua

inplanteak

Merkatuko inplante marken artean, gorenak jartzen ditugu, kasu zehatz bakoitzak eskatutako ezaugarrien arabera. Hortz piezak ordezkatzeko puntako teknikak eta material aurreratuenak erabiltzen ditugu.

All on four teknika bereziarekin titaniozko lau inplante jarrita, hortzeria osoa sendotasun osoarekin lortzen da. Fernando Esnal aurpegi-masaileko zirujaua eta Etxebesteko kolaboratzailea arduratzen da tratamendua aplikatzeaz.

Inplante gaineko koroak ere jartzen ditugu. Bakarkakoak edota pieza askokoak izan daitezke eta material mota desberdinetakoak. Kasuaren arabera, CAD-CAM teknologiarekin ere egiten dira.

ODONTOLOGIA KONTSERBATZAILEA

Prebentzioan sinisten dugu

enpastea

Ez dago daukaguna mantentzea eta zaintzea baino tratamendu hoberik. Horretarako, hainbat tratamendu ditugu hortzen hondatze fisikoa edota kimikoa gelditzeko. Prebentzio protokoloak lehentasun osoa du, bakterio-plakak eta txantxarrak agertzea ekiditeko, eta hortzeriaren pH maila neurtzen dugu. Punta-puntako materialak eta teknikak erabiltzen ditugu jatorrizko hortzeria birgaitzeko.

Prebentziorako eta mantenurako tratamendu ugari ditugu: obturazioak (enpasteak), hortzetan dagoen txantxarra garbitu ondoren ordezkatzen den konpositea da; endodontziak, txantxarra hortzaren mamira iritsi denean, ezinbestekoa da sustraietako nerbioak kentzea, hortza mantentzeko; garbiketak, oharkabean egiten ditugu, merkatuko teknika aurreratuenarekin.

ORTODONTZIA

Zuzenketa lana

ortodontzia

Hortzen posizioa zuzentzen dugu. Tratamendua martxan jartzeko, azterketa zehatz bat egiten dugu, posturologiaren eta gorputzeko atalen arteko kokapen-erlazioa kontuan hartuta (oinak, begia eta ahoa). Gorputzaren posizioa eta ahoa zuzenean daude lotuta.

Hainbat ortodontzia mota egiten ditugu. Horien artean, puntako teknika erabiliena jartzen dugu: ortodontzia gardena. Ortodontzia hau ferula pertsonalizatu ikustezin batzuetan datza, beraz ez da igartzen ortodontziarik dagoenik ahoan eta kendu daiteke, garbitasuna asko erraztuz. da.

Bracket biologikoak ere erabiltzen ditugu. Urte askotan ezagunak egin diren metalikoen aldean txikiagoak dira, eta hortzei ez dizkiete metalikoek adinako mugimendu zakarrak eragiten.

Kasu guztietan, tratamenduaren mantenuari garrantzia handia ematen diogu.

 

HORTZ ESTETIKA

Zuriketa bat baino gehiago

dientes_blancos

Hortzen osasunaren eta estetikaren arteko lotura eskutik doaz. Hausturak edota pitzadurak konpontzeaz gain, hortzek jatorrizko funtzionalitatea eta itxura berreskuratzen dute. Hondatutako hortzen forma eta kolorea birgaitzeak babes funtzio garrantzitsua betetzen du, eta etorkizuneko gaitzak sahiesteko prebentziorako ere balio dute.

Hortzak zuritzeko tratamendua klinikan abiatzen dugu, eta etxeko erosotasunean jarrai dezakezu, gure etengabeko segimenduarekin eta aholkularitzarekin. Koroak eta karillak ere jartzen ditugu, kasu bakoitzeko berezitasunak aztertuta.

PERIODONTZIA

Azterketa eraginkorra

periodontzia

Hortzeriaren euste-hormaren egoera aztertzen dugu, hezurrak galera izan duen aztertzeko, eta poltsa periodontalik sortu den ikusteko eta neurtzeko.

Gure tratamendu nagusiak dira: arraspatzea, hortzetako sustraiari itsatsita dagoen lertzoa edo sarroa kentzea, eta hortz-hobiaren inguruko poltsak kentzea; eta leuntzea, lertzoa hortzetan berriz itsastea ekiditea.