Ematen dugun zerbitzua zabaltzeko eta hobetzeko, berrikuntzaren aldeko apustua egin dugu Etxebeste klinikan, prebentzioa, osasuna, funtzioa eta estetika oinarritzat hartuz, eta lantaldeko kideen espezializazio aniztasunarekin.
Esperientzidun profesionalak
eta azken teknologiak
Prebentzioan sinisten dugu
ODONTOLOGIA KONTSERBATZAILEA
Ez dago daukaguna mantentzea eta zaintzea baino tratamendu hoberik. Horretarako, hainbat tratamendu ditugu hortzen hondatze fisikoa edota kimikoa gelditzeko. Prebentzio protokoloak lehentasun osoa du, bakterio-plakak eta txantxarrak agertzea ekiditeko. Punta-puntako materialak eta teknikak erabiltzen ditugu jatorrizko hortzeria birgaitzeko.
Prebentzioak eta mantenuak tratamendu ugari uztartzen ditu: obturazioak - rekonstrukzioak , hortzetan dagoen txantxarra garbitu ondoren ordezkatzen den konpositea da; endodontziak, txantxarra hortzaren mamira iritsi denean, ezinbestekoa da sustraietako nerbioak kentzea, hortza mantentzeko, etab.
Azterketa eraginkorra
PERIODONTZIA
Hortzeriaren euste-hormaren egoera aztertzen dugu, hezurrak galera izan duen aztertzeko, eta poltsa periodontalik sortu den ikusteko eta neurtzeko.
Gure tratamendu nagusiak dira: arraspatzea, hortzetako sustraiari itsatsita dagoen lertzoa edo sarroa kentzea, eta hortz-hobiaren inguruko poltsak kentzea; eta leuntzea, lertzoa hortzetan berriz itsastea ekiditea.
Zuriketa bat baino gehiago
PROTESIA ETA HORTZ ESTETIKA
Hortzen osasunaren eta estetikaren arteko lotura eskutik doaz. Hausturak edota pitzadurak konpontzeaz gain, hortzek jatorrizko funtzionalitatea eta itxura berreskuratzen dute. Hondatutako hortzen forma eta kolorea birgaitzeak babes funtzio garrantzitsua betetzen du, eta etorkizuneko gaitzak sahiesteko prebentziorako ere balio dute. Tratamendu hauen barruan sartu daitezke: karillak, inkrustazioak, hortz-protesi ezberdinak, etab.
Horrez gain, hortzak zuritzeko tratamendua klinikan abiatzen dugu, eta etxeko erosotasunean jarrai dezakezu, gure etengabeko segimenduarekin eta aholkularitzarekin.
Behin betiko hortzak zaintzeko
P.A.D.I. PROGRAMA
7 eta 15 urte bitarteko haurren eta gazteen aho-hortz osasuna zaintzeko Eusko Jaurlaritzaren programa da, eta urteroko azterketa, prebentzio eta konponketak jasotzen ditu. Haurtzaroa eta nerabezaroan funtsezkoak dira hortzeria osasuntsua izateko.
Horregatik PADI barruan behin betiko hortzak zaintzeko ondorengo tratamenduak sartzen dira: pitzadurak zigilatzea, txantxarrak eta traumatismoak tratatzea, lehen hortzaldiko hortz-haginak ateratzea, larrialdiak artatzea, urteroko azterketa (edo maizago, beharren arabera), orientabidea, prebentzio eta klinika aholkularitza, etab.
Zuzenketa lana
ORTODONTZIA
Garapen alterazioak, hortzen posizioak eta maxilareen posizioak ikasi, prebenitu eta tratazen dituen odontologia arloa da. Tratamendua martxan jarri aurretik, azterketa zehatz bat egiten dugu, posturologiaren eta gorputzeko atalen arteko kokapen-erlazioa kontuan hartuta (oinak, begia eta ahoa), gorputzaren posizioa eta ahoa zuzenean lotuta bait daude.
Hainbat ortodontzia mota egiten ditugu, eta horien artean, puntako teknika erabiliena jartzen dugu: ortodontzia gardena. Ortodontzia hau ferula pertsonalizatu ikustezin batzuetan datza, eta erosoa izateaz gain, kendu egin daiteke garbitzeko, beraz, abantaila ugari ditu. Horrez gain, bracket biologikoak ere erabiltzen ditugu; urte askotan ezagunak egin diren metalikoen aldean txikiagoak dira, eta hortzei ez dizkiete metalikoek adinako mugimendu zakarrak eragiten.
Kasu guztietan, tratamenduaren mantenuari garrantzia handia ematen diogu.
Kalitatearengatik apostua
INPLANTEAK
Merkatuko inplante marken artean, gorenak jartzen ditugu, kasu zehatz bakoitzak eskatutako ezaugarrien arabera eta hortzen ausentziak ordezkatzeko puntako teknikak eta material aurreratuenak erabiliz.
Besteak beste, adibidez, All on four teknika bereziarekin titaniozko lau inplante jarrita, hortzeria osoa sendotasun osoarekin lortzen da.
Ondoren, inplante gaineko koroak eta rehabilitazioak jartzen ditugu. Bakarkakoak edota hortz-hagin askokoak izan daitezke eta material mota desberdinetakoak, kasu bakoitzaren beharren arabera eta azken teknologiak aplikatuz prozesuan.
Azterketa pertsonalizatua
ATM FISIOTERAPIA
Gure helburua artikulazio tenporo-mandibularraren arazoak diagnostikatu eta tratatzea da. Horretarako espezialistak azterketa pertsonalizatu bat egiten du. Honi lotuta, ondoren manipulazio suabe bat eta masaje sesioa kontsultan bertan eta behar badira, ariketa espezifikoak eta gauerako ferula, jarraipen pertsonalizatu batekin.