Azterketa azkarrak eta zehatzak egiten ditu, orain arte merkatuan izan ez den moduko fidagarritasunarekin eta xehetasun mailarekin. Diagnostiko oso konkretua ematea ahalbidetzen du, eta horrekin tratamendu pertsonalizatu bat diseinatzen dugu. Zehaztasun milimetrikoko kirurgia zehatzak denbora tarte laburrean egiten dira eskanerrak emandako hiru dimentsiotako irudiekin. Erradiografia panoramiko digitalak egiten ditu baita ere, eta 2D irudiak ere har ditzake.
Erradiografia digital txikiak egiten dituen makina da, eta hortzeriaren kanpoko zein barruko definizio handiko irudi zehatzak ateratzen ditu, hainbat angulotatik eta oso segundo gutxitan. Kamerak integratuta duen softwarearekin, erradiografiek emandako datuak monitorizatzen ditugu ordenagailu bidez, eta berehala defini dezakegu tratamendu egokiena.
Zehaztasun eta bereizmen handiko kamera txikia eta arina da. Irismen handia du, eta aho barruko txoko guztietako irudiak har ditzake. Boligrafo baten neurria du, eta maneiatzen ari garenean, ez zara ia ohartu ere egingo. Zuzeneko irudien bidez, gure espezialistek emandako azalpenekin batera jarraitu ahal izango duzu zure hortzeriaren azterketa.
Gure protesikoen bitartez, hortzeria eta estruktura berriak software espezializatu baten bidez egitea posible da, kalitate eta iraunkortasun haundieneko materialekin. Erabat pertsonalizatua da sortzen dituen protesi, inplante, koroa, zubi edota ordezko hortzeria berrien zehaztasuna.