eues
Tf. 943 65 46 01 / Dir. Nafarroa etorbidea 1, TOLOSA
eues
Tf. 943 65 46 01 / Dir. Nafarroa etorbidea 1, TOLOSA

Erabiltzeko arauak

CONDICIONES DE USO

LEGE OHARRA

Lege abisu honek (aurrerantzean “Lege Abisua”) Interneteko https://etxebestedental.com/ atariaren (aurrerantzean “Web gunea”) erabilera arautzen du. Web gunea ELG HORTZ S.L.P.. Helbidea: Nafarroa ibilbidea 1. Tolosa CIF B75146167

Legeria

Normalean, ELG HORTZ S.L.P.ren eta web gunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.

Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Iruñako Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.

Jabetza intelektual eta industriala

  1. Web orrien jabetza intelektualeko eskubideak, diseinu grafikoa, logoak, argazkiak, bideoak eta kodeak ELG HORTZ S.L.P.renak dira. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo web orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen badira ere, ELG HORTZ S.L.P.ren baimen idatziarekin salbu. Enpresaren web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.
  2. Web gunetik deskargatu daitezkeen doako edukiak, testuak, artxiboak eta abar Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziapean daude.
  3. Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:
    • Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu.
    • Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin beharko duzu.
  4. Copyright sinboloa duten testuen kasuan, berriz, eskubide guztiak egileenak dira.
  5. Azkenik, erabiltzaileak ELG HORTZ S.L.P.ren baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

  1. Erabiltzaileak legearen arabera erabiliko ditu webgune honetako zerbitzuak, errespetuz eta hirugarrenei kalterik sortzeko asmorik gabe. ELG HORTZ S.L.P.k eskubidea du erabiltzaileen komentarioak ezabatzeko, baldin eta pertsonen duintasunaren kontrakoak baldin badira edota diskriminatzaileak, arrazistak edo iraingarriak baldin badira. Nolanahi ere, webgunearen erabiltzaileek adierazitako iritzien ardura eta erantzukizuna berena da eta ez ELG HORTZ S.L.P.rena.
  2. Cookien erabilera. ELG HORTZ S.L.P.k cookie-ak erabili ahal izango ditu erabiltzaileen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookie-ak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari lotzen zaizkio eta ez dute erabiltzaile horren datu pertsonalik atzemateko erreferentziarik ematen. Erabiltzaileak aukera izango du bere nabigatzailea konfiguratzeko, cookie-ak onar ez ditzan.
  1. Zerbitzuaren doantasuna. Webguneak ematen dituen zerbitzu guztiak doanekoak dira. Inoiz ordainpeko zerbitzuren bat balego, garbi adieraziko da dagokion orrian zein den bere prezioa, zein zerga diren aplikagarriak eta abar.

Loturak (link)

ELG HORTZ S.L.P.ren web orrietan loturak (link) daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako guneak iradoki edo aholkatzea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, ELG HORTZ S.L.P.k zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, ELG HORTZ S.L.P.k norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, ELG HORTZ S.L.P.k bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio erabiltzaileari.

Helburuak

ELG HORTZ S.L.P.ren helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Adin txikikoak

Gure zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan, ELG HORTZ S.L.P.k guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.

Beste norbaiti datuak uztea

ELG HORTZ S.L.P.ri ez dizkio beste inori erabiltzaileen datuak utziko.

Onarpena eta Baimena

Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak eta ELG HORTZ S.L.P.k helburu horretarako darabilen tratamendua. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.

Erantzukizunaren mugak

  1. ELG HORTZ S.L.P.k ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen edozein motatako kalteren erantzukizuna: edukietan izan daitezkeen hutsune edo akatsak, webgunea une jakinen batean atzigarri ez izatea, birus edo bestelako programa informatiko kaltegarrien zabalpena…
  2. ELG HORTZ S.L.P.k eskubidea du webgunearen edukiak aldatzeko edo kentzeko eta, baita ere, zerbitzua eteteko denboraldi batez edota behin betiko.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuen Babeserako Legeak ezartzen duenaren arabera (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta Merkataritza Elektronikoaren eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen 34/2002ko legearen arabera, honako hau jakinarazten dugu:

  1. Erabiltzaile berri bat erregistratzerakoan ELG HORTZ S.L.P.k biltzen dituen datu pertsonalak edota zerbitzuren bat emateko biltzen dituenak indarrean dagoen legearen arabera erabiliko ditu. ELG HORTZ S.L.P.k ez ditu horrelako datuak inorekin konpartituko eta are gutxiago salduko.
  2. Erabiltzaileek beren nortasunari buruz ematen diguten informazioa egiazkoa, zehatza eta osoa izango da. Erabiltzaileak bermatu behar du datuak egiazkoak direla.
  3. Erabiltzaileak edozein momentutan eska dezake bere datuak ELG HORTZ S.L.P.ren erregistroetatik ezabatzea. Horretarako, nahikoa izango du etxebesteclinicadental@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea, bere nahia adieraziz.