40 urte baino gehiago irribarreak zaintzen Tolosan

Etxebeste Hortz Klinika familia izaerako hortz-klinika da, ibilbide luzea eta odontologiaren ikuspegi modernoa dituena. Zerbitzu zintzo, profesional eta pertsonalizatua eskaintzeko sortu ginen, paziente bakoitza entzuna eta lagundua senti dadin.

Gure lana hiru oinarri nagusitan oinarritzen da:

Gertutasuna:

konfiantza giza tratuarekin eta gardentasunarekin eraikitzen da.

Profesionaltasuna:

irizpide kliniko zorrotzak eta eguneratuak aplikatzen ditugu.:

Etengabeko prestakuntza:

teknika eta materialetan eguneratuta gaude, ahalik eta arreta onena bermatzeko.

Giro lasaia eta konfiantzazkoa sortzea gustatzen zaigu, non diskrezioa, errespetua eta komunikazioa tratamenduaren parte diren.

Gure taldea

Etxebeste klinikako lan-taldean esperientzia, gaztetasuna eta espezializazioa uztartzen dira, odontologiaren arlo guztietako ezagutza eskaintzeko, tratu gertuko eta pertsonalizatuarekin.

Laura Agirregomezkorta

Odontologian lizentziatua (EHU/UPV) 

Olatz Dorronsoro

Odontologian lizentziatua (EHU/UPV)

Enara Uribarren

Aho-higienista (Donostiako Eskola Politeknikoa)

Arantxa Armendariz

Aho-higienista (Iruñea)

Esther García

Aho-higienista (Donostiako Eskola Politeknikoa)

Oihane Nogales

Osasun-administrazioa eta dokumentazioa (Inmaculada)

Colaboradores

Fernando Esnal

Aho-aurpegi kirurgia

María Iruretagoiena

Endodontzia

Ibone Antúnez:

Ortodontzia

Eider González

Ortodontzia

Eneko Mallagaray

ATM fisioterapia

Hemen gaude zuri laguntzeko

Zure hitzordua eskatu edo edozein zalantza argitu dezakezu telefonoz, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

Zure hitzordua baino lehen jakin behar duzun guztia

Zure tratamenduak txartel bidez, banku-transferentziaz edo eskudirutan ordaindu ditzakezu.

Ez. Etxebeste Hortz Klinikan ez dugu lan egiten ez mutualitateekin ez hortz-aseguruekin; horri esker, tratamenduetan inolako mugarik gabe eta arreta guztiz pertsonalizatua eskain dezakegu.

Bai. Tratamendu luzeago edo kostu handiagokoak errazteko finantzaketa-aukerak ditugu. Zure bisitan aukera guztiak azalduko dizkizugu.

Lehen bisitak gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena du, eta honako hauek barne hartzen ditu: hasierako balorazioa, azterketa, erradiografiak eta orientaziozko diagnostikoa.

Zure hortz-historiala, aurreko erradiografiak edo ferulak badituzu, ekarri, zure kasua ahalik eta zehaztasun handienarekin baloratu ahal izateko.

 

Ez dago arazorik; aurrez telefonoz edo posta elektronikoz abisatzea besterik ez dizugu eskatzen, agenda berrantolatu ahal izateko.

 

Bai. Gure instalazioak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta daude.